1. Zergatik Martin Elorzarekin

Gidari gisa, nire konpromisoa da kalitaterik goreneko jarduerak bakarrik eskaintzea:

Bai irteera gidatuetan, bai ikastaro eraginkor eta emankorretan, lekurik onenak bilatuz arrazoizko prezioetan.

Nire jarduera- eta ikastaro-eskaintza ez da zabala. Ez dut denetik egiten; espezializazioak, horrenbestez, berekin dakar beti bikaintasuna bilatzea.

Ikasleek mendian bizipen atsegingarria eta pozgarria izatea; hori da mendira ateratzen naizen bakoitzean bilatzen dudan helburu nagusia.

Jarduera berezi bana daukat mendigoizale mota guzti eta bakoitzarentzat:

Sarbideko jardueraren bila ari denagandik hasi eta teknika hobetzea bilatzen duen, edota prestaketa-bidean aurrera egin edo bere ezagutzak eguneratu nahi dituen aditura arte.
Hori guztia, gainera, arriskuaren kudeaketa ezin hobeaz, abentura-zentzu handiaz eta mendiaganako maitasun handiaz batera.

Ausartzen zara probatzera?

2. Baldintza Orokorrak

Erreserba egiteko, jardueraren guztizko kostuaren %30eko diru-sarrera egin beharko da beherago adierazten den kontuan.

BBVA: 0182-5700-36-0201589977

Parte-hartzailearen izena eta erreserba egiten den jarduera adierazi.

Gainerako zenbatekoa kontratatutako jarduera baino astebete lehenago ordainduko da, aipatu kontura transferentzia edo zuzeneko diru-sarrera eginez; baita gidariari zuzenean emanez ere egin beharreko jardueraren hasierakoan.

Erreserbaren bat bertan behera utzi nahi izanez gero, ondoko epeak jarraituko ditugu:
1- Ezinbesteko kasuetan (gaixoaldia, lesioa…) ordaindu den zenbateko osoa itzuliko da jarduera baino 10 egun lehenago arte.
2- Jarduera baino 5 eta 10 egun lehenago arteko epean, jardueraren kostuaren %50 ordainduko da.
3- Jarduera baino 5 egun lehenagoko tartetik hasita, ez da erreserbaren zenbatekoa itzuliko.
4- Jarduera hasteko jarri den egun-orduetan ez azaltzeak erreserbaren zenbatekoa galtzea ekarriko du; bai eta kontratatu den jardueraren gainerako kostua ordaintzea ere.

Izen-emate eta erantzukizun-orria bete.
Jarduera egin aurretik bidali ahalko da e-posta bidez edota eskuan eman hura hasterakoan.

Mendi-federazioan izena emanda edota aseguru pribaturen baten jabe izatea gomendatzen da.

Istripu-asegurua erantzukizun zibilekoa barne-duela, egin beharreko jarduera bitartean.

Taldeko istripu-asegurua: Millennium Asurance Company.

Erantzukizun zibileko asegurua: WR Berkley España. Mundu zabalekoa, AEB eta Kanada izan ezik.

3. Zein da nire maila?

Garrantzi handia du horrek, izena ematera zoazen irteera ongi prestatzeko eta gauzatzeko.

Zure maila fisikoa eta teknikoa ezagutuz, jarduera hori zuretzat egokia ote den eta zure gaitasunak egokiak diren neurtu ahalko duzu.

Gai horrek, nolanahi ere, jardueraz gozatzeko eta segurtasunez egiteko duen garrantziagatik, aurrez aurre hitz egin dezakegu horretaz, zalantzarik izan ez dezazun.

SASOI FISIKOA:

Sasoi fisiko ona izatea kontuan hartu beharreko gairik garrantzitsuenetakoa da, mendiaz gozatzeko eta lesioak saihesteko.
Alpinismoak eta goi-mendietako eskaladak behe-atalen lan handia eskatzen dute, baina goi-atalak ahaztu gabe.
Gehien landuko dugun gaitasuna iraupena izango da; horrek ahalbidetuko baitigu mendi-gaietan ordu askoz aurrera egitea, nekatu gabe.

Normala
1. maila: egunean hiruzpalau orduz 800 m-ko desnibelean goraka ibiltzeko gai zara, motxila arin bat (5 kg) eramanez. Hori da alpinismo edo eskaladako ikastaroetan (N1 ikastaroak, Hastapenak) modu egokian parte hartzeko beharko duzun gutxieneko maila.

Ona
2. maila: egunean 4-6 orduz goraka ibiltzeko gai zara; 1.000 m-ko desnibela duten irteerak eginez eta pisu ertaineko (8 kg) motxila eramanez. Hori da alpinismoko eta eskaladako hobekuntza-ikastaroetan (N2 ikastaroak, Hobekuntza) parte hartzeko beharko duzun gutxieneko maila.

Oso ona
3. maila: egunean 6-8 ordu ibiltzeko gai zara, 1.500 m arteko desnibela duten irteeretan, motxila astuna (10 kg) eramanez. Gai zara erritmo-aldaketei eusteko. Sasoi egokiena, nolabaiteko konpromisoa duten igoerak edota trekking luzeak egiteko (hirumilen ibilbidea, igoerak Alpeetan, espedizioak, etab…)

MAILA TEKNIKOA:

Hiru mailatan zatitzen dugu; hor aurkitu ahalko duzu zeurea.
Atal honi dagokionez, kontuan hartu behar dira aldez aurretiko eskarmentua, gaitasun psikologikoak eta zure ahalmen fisikoak: indarra, oreka, malgutasuna, etab…

Hastapenekoa
1. maila: harkaitz-eskaladako edota kranpoi eta pioleten erabilerako oinarrizko ezagutzarik gabea. Ez dio beldurrik altuerari, oreka zuzen ona du eta harkaitzezko eremu errazetan zein aldapa txikiko elur-maldetan ibiltzeko eta gora egiteko gai da. Maila egokia, hastapeneko edo F mailako igoeretako ikastaroak egiteko.

Ertaina
2. maila: oinarrizko ezagutzak ditu harkaitz-eskaladan eta soka, kranpoiak eta pioleta erabiltzen. Esperientzia du ertz erraz eta arrisku gutxikoetan, baita 40º arteko elur-maldetan ere. Ongi moldatzen da PD ibilbideetan.

Aurreratua
3. maila: goi-mendietan, ertz klasiko edo hainbat luzerako eskaladetan eskarmentua duen alpinista. Badaki rapel egiten eta elkarguneak muntatzen. Trebea da elur- eta izotz-kranpoiak eta pioleta erabiltzen 50º baino malda handiagoetan. Egokia, D mailako zailtasuna duten jarduerei aurre egiteko.

SASOI FISIKOA:

Sasoi fisiko ona izatea da gehien kontuan hartu beharreko gaietako bat, kirol hau gehiago gozatzeko eta mendian min ez hartzeko.
Mendi-eskiak eta pistaz kanpoko eskiak behe-atalen lan handia eskatzen dute, baina goi-atalak ahaztu gabe.
Gehien landuko dugun gaitasuna iraupena izango da; horrek ahalbidetuko baitigu mendi-gaietan ordu askoz aurrera egitea, nekatu gabe.

Maila arrunta
1. maila: egunean hiruzpalau orduz 800 m-ko desnibelean goraka ibiltzeko gai zara, motxila arin bat (5 kg) eramanez. Hori da eskiko ikastaro tekniko edota irteera gidatuetan (N1 ikastaroak, Hastapenak) modu egokian parte hartzeko beharko duzun gutxieneko maila.

Ona
2. maila: 2. maila: egunean 4-6 orduz goraka ibiltzeko gai zara; 1.000 m-ko desnibela duten irteerak, pisu ertaineko (8 kg) motxila eramanez. Hori da hobekuntza-ikastaroetan eta irteera gidatu ertainetan (N2 ikastaroak, Hobekuntza) parte hartzeko beharko duzun gutxieneko maila.

Oso ona
3. maila: egunean 6-8 ordu ibiltzeko gai zara, 1.500 m arteko desnibela duten irteeretan, motxila astuna (10 kg) eramanez. Gai zara erritmo-aldaketei eusteko. Sasoi egokiena, nolabaiteko konpromisoa duten igoerak eta Alpeetako zeharkaldi klasikoak egiteko: Panticosako goi-ibilbidea, Chamonix-Zermatt, Oberland Bernés…

JAITSIERA-TEKNIKAK:

Oinpean erabilitako pistak utzi eta zanpatu gabeko eremuetan sartzeak “lur orotako” teknika ona eskatzen du. Sorbaldan motxila eramanez eskiatu edo surf egiteak, igoerako nekearekin batera, are korapilatsuago egiten du jaitsiera. Aurreko atalean bezala, hemen ere beste hiru maila aurkituko dituzu, zure teknika modu errazean azter dezazun. Saia zaitez zure gunea ahalik eta modu objektiboenean aurkitzen; gogora ezazu mailaketa orientagarri bat dela, erreferentziatzat bakarrik har dezazun; eta lasai, beste faktore asko baitago, zure teknikan eragina izan dezaketenak.
Nolanahi ere, edozein dela zure maila, ez kezkatu, kasuan kasuko zailtasunak datozkizunean, asmatuko dut-eta behar den aholkua ematen.

Hastapenekoa
1. maila: pistako teknika ona duen eskiatzailea (oinarrizko paraleloa….)
Erraz jaisten ditu pista gorri eta beltzak, baina ez du eskarmenturik tratatu gabeko elurretan (pistaz kanpokoak). Ez du oinarrizko ezagutza teknikorik alpinismoaz (kranpoia / pioleta). Eskarmenturik gabea ARVA/pikotx/zundaren erabileran.

Hobekuntza
2. maila: ohituta dago pistaz kanpoko eskia eta freeridea egitera (paralelo hobetua) (flexio bidezko biraketa). Elur zailetatik jaisten da (kostra, hezea, sakona), oinarrizko ezagutzak ditu piolet eta kranpoien erabileran.
Hastapeneko ikastaroa egin du ARVA, pikotx eta zundaren erabileran edo horien balioko ezagutzak ditu.

Aurreratua
3. maila: edozein motatako elurretan teknika bikaina duen eskiatzailea eta alpinista; gai da bere kabuz igarobide arriskutsuak zein malda handikoak gainditzeko.
Eskarmentua du alpinismo klasikoan eta sokaren erabileran. Ezagutza handia ARVA, pikotx eta zunda bidezko autoerreskatean.

4. Zer tresneria behar dut?

NEGU-JARDUERETARAKO TRESNERIA ETA MATERIALA PIRINIO/ALPEETAN UDAN

Jantzia:

Burua
Buru-estalkia
Buru-berogarria edo txano babestua
Oihalezko kapela edo eguzkitako txanoa
Glaziarreko betaurrekoak edo eskirako betaurreko oso onak
Bisutsetako betaurrekoak

Gorputza
Barruko arropa termikoa:1 mahuka motza eta 1 luzea.
Mahuka luzeko elastiko termiko lodia: glaziarretan besoak ongi babestuta eduki behar dira.
Jantzi polarra edo Soft Shell
Primaloft txalekoa (arina da eta beroagoa)
Haizetako txaketa Gore Tex edo beste material iragazkaitz eta arnasgarritan egina; ezinbestekoa txanoa izatea

Zangoak
Elastiko lodia.
Mendiko galtza, ura uxatzen duen olana arinez egina, “Schoeller” motakoa.
Euritako galtza fina.

Oinak
Artilezko galtzerdi pare oso beroa eta beste pare bat, fina.
Azpantarrak, elurra oinetakoetan sartzea eragozteko.

Eskuak
Barneko eskularruak, finak.
Artilezko edo oihal polarrezko eskularruak, finak
Alpinismoko eskularruak, oso beroak.

Motxila:
Garbitasun-poltsa oso arina, komuneko paper apur bat, plastikozko hiru poltsa gauzak gordetzeko.
Kopetako argia, pila alkalino eta ordezko banarekin.
Maindire-zaku bat. Aterpeetan badaude artilezko mantak; ez da lo zakurik eraman behar.
Kantinplora arina, litro eta erdikoa gutxienez eta 0,75 litroko termoa.
Aizto bat.
Norberaren botikin txikia: eguzkitako krema, ezpainetako barra, tiritak + “Conpeed”. Parazetamol konprimatuak, eztarriko botikak, ezko-tapoiak, norberaren botikak.
Biziraupenerako manta; zilar-paperezkoak oso egokiak dira.
Mendi-elkarteko bazkide-txartela.
Argazki-kamera

Material teknikoa:
35 eta 45 litro arteko motxila. Erosoa izateko, gerrikoa, tirante zabal eta erosoak eta pioleta eramatekoa izan behar ditu.
Piolet arin klasikoa (55-60 cm luzeko kirtena). Baztertu piolet teknikoegiak, hobe da erabilera anitzekoa.
Alpinismoko kranpoiak, aurrez botetara doituak.
Kranpoiek «Antibot» deritzanaz hornituta egon behar dute ezinbestean (kranpoien azpian kokatzen diren plastikozko xaflak, ibiltzerakoan elurra ukitzen dutenez, eskalapoi bihurtzea eta kranpoien helduleku-egitekoa ezereztea ekiditen dute).
Alpinismoko botak, gogorrak edo erdi-gogorrak, Vibram zola dutenak eta kranpoiekin bateragarriak. Era berean, gomendagarria da irteerako lehen egunetik bertatik tirita bidez ongi babestea oinetako marruskadura-guneak.
Glaziar ez teknikoetan nahiz bidezidorretan ibiltzea errazten duten eski-makila teleskopikoak. Parte-hartzaile bakoitzaren aukerakoak.
Eskaladako arnesa: balioaniztuna eta arina.
Eskaladako kaskoa, arina.

Jatekoa:
Barratxo energetikoak, fruitu lehorrak (almendrak, intxaurrak, hurrak…), txokolatea, absortzio azkarreko gela, gazta, urdaiazpikoa, txorizoa… parte-hartzaileen aukerakoak; gomendagarria etxetik eramatea.

MENDI-ESKIA

Mendi-zeharkako eskirako finkagailuz hornitutako eta botetara doitutako eskiak.
Patin bat; 75-90 mm ingurukoa da egokiena, hainbat motatako elurra (kostra, hautsa, udaberrikoa, ustela, gogorra…) topatuko dugun irteera gehienetarako.

Eski-makila teleskopikoak.
Mendi-zeharkako eskirako botak, mendi-zola egoera onean dutenak.
Eskietara doitutako foka-larruak.
ARVA + pikotxa + zunda.
Eskien finkagailuekin bateragarriak diren hortzak.
Pisu arineko motxila (30-40 l), eskiak eramateko balio duena.
Mendi-zeharkako pioleta (55-60 cm)
Kranpoiak: aluminiozkoak askoz arinagoak dira eta egokiak, mendi-zeharkako eskirako.
Kaskoa
Ordezko pilak kopetakorako eta ARVA
“Scheller” haizetako galtzak.
Elastiko termikoa.
Galtza iragazkaitza: gore paclite motakoa.
Euritako eta haizetako jaka (gore-tex).
3 galtzerdi-pare.
Barruko arropa termikoa.
Bi geruzako jantzia, bero-ahalmen handikoa: jantzi polarra, Soft Shell, Primaloft…
2 eskularru-pare: mehe eta lodiak.
Buruko beroa eta eguzkitako bisera, buff.
Bisutsetako betaurrekoak
Eguzkitako betaurrekoak, eguzkitako krema eta ezpain-babesgarria.
Kopetako argia.
Eskuko telefonoa.
Alpeetako eta glaziar-inguruetako mendi-zeharkako eskirako: arnesa.
2 kordel, Machard korapiloa egiteko.
Xingola luze bat josita.
3 torloju-mosketoi
2 mosketoi
Izotzetako torloju 1

Jatekoak: barratxo energetikoak, fruitu lehorrak…
Hidratatzeko: ur botila 1 (1,5 l-koa gutxienez). Alpe eta Piriniotako negu-jardueretarako, gomendagarria da termoa.

Nezeser txiki eta arina
Kreditu-txartela
Federazioko txartela
D.N.I.
Lehen laguntzetarako botika-kutxa txikia.

PISTAZ KANPOKO ESKIA
Eskiak eta botak: pistakoak izan litezke edo botetara doitutako mendi-zeharkako finkagailuz hornitutakoak.
Patin bat; 80-90 mm ingurukoa da egokiena, hainbat motatako elurra (kostra, hautsa, udaberrikoa, ustela, gogorra…) topatuko dugun irteera gehienetarako.

Eski-makila finkoak edo teleskopikoak

ARVA + pikotxa + zunda.
Pisu arineko motxila (20-30 l), ARVA, pikotxa eta zunda, jateko pixka bat, edaria eta ordezko eskularruak, agiriak… eramateko.
Interesgarria, airbag sistema izatea: ABS edota merkatuan dauden beste sistemetakoren bat.
Kaskoa eskikoa edota eskirako homologatutako eskaladakoa izan liteke.

Euritako eta haizetako galtza, “Gore-tex” edo beste oihalezkoa.
Elastiko termikoa.
Balio dezake eskirako galtza lodi eta beroak.
Euritako eta haizetako jaka (gore-tex).
Botetara doitutako lodierako galtzerdiak.
Barruko arropa termikoa.
Bi geruzako jantzia, bero-ahalmen handikoa: jantzi polarra, Soft Shell, Primaloft…
2 eskularru-pare: mehe eta lodiak.
Buruko beroa eta eguzkitako bisera, buff.
Bisutsetako betaurrekoak
Eguzkitako betaurrekoak, eguzkitako krema eta ezpain-babesgarria.
Eskuko telefonoa.