Martín Elorza, goi mendiko gidaria

Martín Elorza, goi mendiko gidari

Zer da goi-mendiko gidaria

Goi-mendiko gidaria profesional bat da eta, bere eskarmentu eta prestakuntzari esker, gai da goi-mendietako kiroletan irakasteko, gidatzeko eta entrenatzeko: alpinismoa, mendi-eskia, pistaz kanpoko eskia, harkaitz-eskalada, izotz-eskalada, espedizioak altueran.

Prestakuntza hori irakaskuntza arautuetan sartzen da Espainian eta, goi-mendiko gidari izateko, heziketa horretan sartzeko probak gainditu behar dira, horiek ematen baitute gidarigaien kalitate teknikoaren eta erresistentzia fisikoaren bermea.

Bai eta profesionalgaia gai izango den jakintzagaietan norberak erakuts lezakeen kirol-curriculum-ak ere: harkaitz-eskalada, izotz-eskalada, alpinismoa, mendi-eskia.

Goi-mendiko gidariek goi-mendi eta eskaladako goi-mailako kirol-teknikari titulua dute Espainian. Hauek dira halakoen gaitasun profesionalak:

-Taldeak nahiz pertsonak gidatzea edozein zailtasun eta altuerako goi-mendietan eta edozein urtarotan.

-Kirolarien eta kirol-taldeen entrenamenduen plangintza egitea, alpinismoan, mendi-eskian eta izotz- nahiz harkaitz-eskaladan.

-Ardurapeko ikasle eta teknikarien segurtasuna bermatzea.

-Aipatu jakintzagaiaren irakaspena eta prestakuntza.

Gidarien profesionalizatzea azken hamarkadetan egin da, Alpe ondoko herrialdeek hasitako bideari jarraituz. Estatuko honako bi legeok arautzen dute hori guztia: 318/2000 Errege Dekretuak eta ECI/858/2005 Aginduak.

Filosofia

Nire jaioterria den Gipuzkoako mendi gehienak ibiliz eta eskalatuz hasi nintzen; gero Euskal Herri eta Nafarroa osokoak eta Pirinioetako eta Europako Mendietakoak.

Horietan eman dut (eta horretan jarraitzen dut) nire pertsona- eta lanbide-jardueraren zatirik handiena.

Zenbat gau, zeru-sabaipean bibakeatzen, izarrak eta haizea lagun nituela.

Hurrengo urratsek urrunera eraman ninduten: Andeetako gailurretara Hego Amerikan eta, nola ez, Himalaiako gailur entzutetsuetara.

Jardutea denez bikaintasuna ematen duen bakarra, denbora eta ahalegin ugari eman dut gehiago ikasten eta hobetzen eskaladan, eskian, alpinismoan, amilbideen jaitsieran, etab.

Horrela joan naiz nire zeruertzak zabalduz, beti aurrera eginez.

Mendian denbora gehiago egiteko eta mendiak bizitzan emandako guztia besteen esku uzteko premia nuen.

Goi-mendietako prestakuntza burutzea zen jarraitu behar nuen hurrengo urratsa, nire mendizale-, eskiatzaile- eta eskalatzaile-garapenean aurrera egiteko.

Hauxe da mendizale amateur-a gidari profesionalagandik bereizten duena: besteei irakatsi, eskaini eta besteekin partekatu nahi izatea, hain zuzen, prestaketaz eta eskarmentuz ikasitakoa.

Nire lanbideak duen alderdietatik, horixe da gehien asetzen nauena, nire bizitzako unerik onenak, azken 30 urteotan, mendian igaro baititut.

Mendiaren eta naturaren maitale porrokatua bazara eta gustukoena duzun zaletasun hori bermez eta segurtasunez gauzatu nahi baduzu, tokirik egokienera etorri zara.

Gonbita egiten dizut, laguntza eta aholku batzuekin, zer egitera iritsi zaitezkeen apur bat gehiago ikus dezazun.

Titulu ofizialak

Espainiako Mendi-Gidarien Elkarteko 387. zenb.dun bazkidea.

Espainiako Mendi-Gidarien Elkarteko kidea. Espainiako Mendi-Gidarien Elkarteko kidea.
Amilbideetako kirol-teknikaria (amilbideetako gidaria) Amilbideetako kirol-teknikaria (amilbideetako gidaria)
Goi-mendietako gidaria. UIAGM nazioarteko akreditazioa. Goi-mendietako gidaria. UIAGM nazioarteko akreditazioa.