15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babestekoak (LOPD) ezartzen duena eta 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio-Gizarteko Zerbitzu eta Merkataritza Elektronikoarenak (LSSI-CE) diotena betetzeko, MARTIN ELORZA ALDAYk jakinarazten die erabiltzaileei profil bat sortu duela Facebook, Twiter, Instagram eta Google + sare sozialetan, bere produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko asmo nagusiaz.

MARTIN ELORZA ALDAYren datuak:
34101751L
SAN MARTIN KALEA, 13-1. 20005 DONOSTIA (GIPUZKOA)
info@martinelorza.com
www.martinelorza.com

Erabiltzaileak profil bat dauka sare sozial berean eta MARTIN ELORZA ALDAYk sortutako orrialdearekin bat egitea erabaki du; interesa adierazten du, horrela, sarean zabaltzen den informazioaz. Gure orrialdearekin bat egitean, adostasuna adierazten zaigu profilean argitaratzen diren datu pertsonalak erabiltzeko.

Erabiltzaileak aukera du edozein unetan bere sare sozialaren pribatutasun-politiketara sartzeko eta bere profila konfiguratzeko eta, horrela, bere pribatutasuna bermatzeko.

MARTIN ELORZA ALDAYk sarbidea du eta tratatu egiten du erabiltzailearen zenbait informazio publiko, harremanetako izena batez ere. Datuok gure sare sozialaren baitan bakarrik erabiltzen dira. Ez dira inongo fitxategitan txertatzen.

Datuetara sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko duzun eskubidearekin eta MARTIN ELORZA ALDAYren aurrean, LOPDrekin bat etorriz, gauzatu dezakezun eskubide horri dagokionez, kontuan hartu behar dira honako xehetasunak:

  • Sarbidea: sare sozialaren funtzionaltasunak eta erabiltzaileen profilari buruzko informaziora sartzeko gaitasunak zehaztuko du.
  • Zuzenketa: MARTIN ELORZA ALDAYren kontrolpean dagoen informazioari buruz bakarrik bete ahalko da; adibidez: web orrian bertan argitaratutako iruzkinak ezabatu. Eskubide hori, ohiz, sare sozialaren aurrean gauzatu beharko da
  • Deuseztapena eta/edo kontra egitea: aurreko kasuan bezala, MARTIN ELORZA ALDAYren kontrolpeko informazioari buruz bakarrik gauzatu ahalko da; adibidez: profilarekin bat egiteari uztea.

MARTIN ELORZA ALDAYk ondorengo jarduketak egingo ditu:

  • Profilaren informazio publikora sartu.
  • Erabiltzailearen profilean argitara eman jadanik MARTIN ELORZA ALDAYren web orrian argitara eman den informazio guztia.
  • Sare sozialaren kanalak baliatuz, mezu pertsonal eta norbanakoak igorri.
  • Erabiltzailearen profilean argitara emango den orrialdearen egoeraren eguneratzeak.

Erabiltzaileak aukera du beti bere konexioak kontrolatzeko, interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatzeko eta bere konexioak norekin partekatu mugatzeko; horretarako, bere pribatutasunaren konfiguraziora sartu beharko du.

Argitalpenak

Erabiltzaileak, MARTIN ELORZA ALDAYren web orriarekin bat egin ondoren, aukera du sare sozialak onartzen dituen iruzkinak, estekak, irudiak edo argazkiak argitaratzeko. Erabiltzaileak horien jabe izan beharko du kasu guztietan, egile-eskubideak eta jabetza intelektuala edota eragindako hirugarrenen adostasuna eduki. Beren beregiz debekaturik dago orrialdean argitara ematea moralaren, etikaren, gustu onaren edota begirunearen aurka doan edo joan litekeen testu, irudi, argazki, bideo, etab. oro; baita jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak, edota norberaren irudirako eskubidea edo legea hausten edo urratzen dituztenak. Halakoetan MARTIN ELORZA ALDAYk beretzat gordetzen du edukia besterik gabe kentzeko eskubidea eta erabiltzailea iraunkorki blokeatzea eskatu ahalko du.

MARTIN ELORZA ALDAY ez da erabiltzaile batek askatasunez argitara eman dituen edukien erantzule egingo.

Erabiltzaileak kontuan izan behar du bere argitalpenak ezagunak egingo direla beste erabiltzaileentzat eta, horregatik, bera dela bere pribatutasunaren arduradun nagusia.

MARTIN ELORZA ALDAYk ez du inolako fitxategitan pilatuko orrialdean argitara ematen diren irudiak, baina bai iraungo dutela sare sozialean.

Lehiaketak eta sustapenak

MARTIN ELORZA ALDAYk eskubidea izango du lehiaketak eta sustapenak antolatzeko eta orrialdearekin bat egin duen erabiltzaileak aukera izango du bertan parte hartzeko. Bakoitzaren oinarriak, sare sozialetako plataforma erabiltzen bada horretarako, bertan emango dira argitara, beti ere LSSI-CEko arauak edo aplika litekeen beste edozein arau betez.

Sare sozialak ez du inolaz ere babesten, bermatzen edo kudeatzen gure inolako sustapenik eta ez dago elkartuta haietako inorekin.

Publizitatea

MARTIN ELORZA ALDAYk sare soziala baliatuko du bere produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko; nolanahi ere, bere harremanen datuak tratatzea erabakiko balu merkatu-azterketara zuzenean bideratutako ekintzak gauzatzeko, LOPD eta LSSI-CEren lege eskakizunak betez egingo du.

Ez da publizitatetzat hartuko MARTIN ELORZA ALDAY web orria beste erabiltzaileei gomendatzea, beraiek ere sustapenak goza ditzaten edo jardueren berri izan dezaten.

Jarraian dakartzagu zehazturik sare sozialeko pribatutasun-politikarako loturak:
Facebook: https://www.facebook.com/help/323540651073243/
Twitter: https://twitter.com/privacy
Instagram: http://instagram.com/about/legal/privacy/
Google +: http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/